XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.1.5. Egunero hasten delakok izan dituen kritika negatiboak formari buruzko ardura honegatik izan dira batez ere, zenbait sektoretan behintzat: ez omen dago giroa euskal-nobelagintza azalezko luxo horietatik abiatzeko.

Inporta duena gaia omen da, nobelan kontatzen dena, gainerakoak teknikeriak omen dira.

Kritika hau Saizarbitoriaren nobelari egokitzen zaion ala ez eztabaidatzen hasi gabe, (7) Aipatu dugu gorago, nahiz bidenabar, Saizarbitoriaren obraren inportantzia mamiaren aldetik. Ez bagara gehiago hedatu puntu honetan, arrazoi metodolojikoakgatik izan da komenigarri dateke honi buruz zerbait esatea.

Egia da temak nobela egiten ez duen bezala, ez duela ere egiten teknika soilak.

Nobela ez da argumentoa, baina ezta ere argumento hori adierazteko erabiltzen den teknika.

Hain zuzen, gaur egun lantzen diren teknika berrien abantaila funtzionaltasunean datza.

Teknika hauk ez dira berez zilegiztatzen: nobelatzen den errealitateak zilegi ditzazke soilik.

Bestela, teknikerian erortzen da egilea ezinbestean.

Baina nobelagilearen egiteko bazter-ezina gai eta egoera bakoitzari ongien dagokion teknika eta tratamoldea aurkitzea da.